Empatiare Rediseñar un mundo que cambia
19/26/11
19/26/11
Garai arraroak bizi ditugu, ziurgabetasunekoak, aldaketa garaiak... Birus batek bizitzeko, sozializatzeko, ekoizteko edota kontsumitzeko modua aldarazi digu. Orain harremanak izateko moduak BIRdefinitzea dagokigu, elkarrekintzarako erabiltzen ditugun gailuak, interfazeak eta tresnak BIRdiseinatzea, baita ekoizten ditugun zerbitzu eta produktuak ere, gure balioen sistemak BIRpentsatzea, zaintza sistemak, osasun sistema, hezkuntza sistema, mugikortasunekoa, ekoizpen sistema, bizitokiena, eta gure bizikidetza, kultura, kontsumo eta aisialdi moduak birpentsatzea. Nola egin nahi dugu? ENPATIA izan daiteke bidea, eta aldaketa eta trantsizio prozesu horietako guztietako protagonisten artean elkartzeko, aitortzeko eta lanerako espazioa BBDW20 izan daiteke. Horretarako aukera bat, sorkuntza eta diseinuaren balioa gizartean eta gizartearentzako nabarmenduz.
BiDC-k, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatua, urtero topaketa hau egitea ahalbidetzen duten kolaboratzaile guztien babesa eskertzen dugu.
Bilbao Bizkaia Design Week-en bost urte daramatzagu sorkuntza eta berrikuntza ekintza ugariren bidez, esaterako, hitzaldiak, konferentziak, erakusketak, tailerrak, etc.