fbpxARTEK: Birdiseinatu zure arropa | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

ARTEK: Birdiseinatu zure arropa

Upcycling textil con pintura

ARTEK: Birdiseinatu zure arropa

Arropen upcycling tailerra

11:00 am
07:30 pm
Upcycling textil con pintura

«ARTEK: Birdiseinatu zure arropa» tailerretan oihalean pintatzeko hainbat teknika irakatsiko dizkizugu, dagoeneko erabiltzen ez dituzun arropetan aplikatzeko eta, hala, arropen bizi zikloa luzatzeko. Dagoeneko gustatzen ez zaizun arropak, hondatutako arropak edo kendu ezin duzun orban bat duen arropak aukera ugari izan ditzakeela erakutsiko dizugu, soilik kolorea eta sormena aplikatuz.

Arroparen industria gehien kutsatzen duen industrietako bat da munduan eta Arteketik ondorioak arintzen saiatzen gara, gure kontsumo ohiturak aldaraziko dituzten keinu txikiekin.

Kontsumismo jasanezinari aurre egiteko urtean zehar zenbat arropa baztertzen duzuen pentsatzera gonbidatu nahi zaituztegu, dagoeneko ez zaizuelako gustatzen, zikindu egin delako edo hondatu egin delako. ARTEKek arropa bota aurretik makina bat aukera dituzula erakutsiko dizu.

Arropa berritzean, birziklatuz eta berrerabiliz, balio berria emango diogu, eta horri #upcycling deitzen zaio.

Ez da beharrezkoa marrazten jakitea oihal gainean pintatzeko; izan ere, irakatsiko ditugun teknikak oso errazak dira eta, aldi berean, oso erabilgarriak.

Anima zaitez mundua aldatzera eta probatu, ez daukagulako B planetarik eta daukaguna zaindu behar dugulako.

Artekek jarriko ditu materialak; zuk zure arropa eta historia ekarri behar duzu.

BBDWren esparruan Artekek bi tailer proposatzen ditu azaroaren 22rako, igandea, bi ordutegi tartetan:

  • Goizez (11:00 - 13:00): Haurrei zuzenduta, 4 eta 12 urte artekoei
  • Arratsaldez (17:30 - 19:30): 12 eta 100 urte arteko publikoari zuzenduta

Tailerrak "La Nave va” espazioan eskainiko dira, ZAWP (Ignacio Zuloaga Margolariaren kalea 9, Bilbo)

Tailerraren prezioa: 10€/pertsona

Edukiera kontrolatu ahal izateko eta, hala, beharrezko osasun neurriak betetzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea hona idatziz: artek.trashumante@gmail.com Datu hauek eman beharko dira:

Izena + Abizenak + adina+ harremanetarako telefonoa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Kokapena
ZAWP (Ignacio Zuloaga Margolariaren kalea 9)

logo Artek