fbpxBIAAF VII. LEHIAKETA | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

BIAAF VII. LEHIAKETA

VII CONCURSO INTERNACIONAL BIAAF

BIAAF VII. LEHIAKETA

SARI BANAKETA ETA LAN FINALISTEN ETA IRABAZLEEN ERAKUSKETA

-
10:00 am
08:00 pm
VII CONCURSO INTERNACIONAL BIAAF

Bilbao International Art & Fashionek (BIAAF) nazioarteko lehiaketaren VII. edizioaren lan finalistak eta irabazleak jasoko dituen erakusketa inauguratuko du.

Edizio honetan, BIAAF (Bilbao International Art & Fashion) hazten ari den moda diseinuaren nazioarteko erreferente modura finkatu da; izan ere, 90 herrialdetatik iritsitako 1.262 gazte talentudunek hartuko dute parte. Denek artearen munduan inspiratutako sorkuntzak aurkeztu dituzte.

Erakusketan nazioarteko 25 eskoletako ikasleek egindako lanak izango dira ikusgai; eskola horiek oso prestigiotsuak dira, tartean Shenkar College (Tel Aviv), Bunka Fashion College (Osaka), Royal College of Arts (Londres), PARSONS (New York), L’Ecole de la Chambre Syndicale de la Couture Parisienne ( Paris), Royal Academy of Fine Arts (Anberes) edo IED, tokiko gazte talentudunekin batera.

Erakusketaren inaugurazioa streaming bidez ere eskainiko da, eta bertan edizio honen irabazleak jakinaraziko dira.

Kokapena
ZABALGUNE ERAIKINEKO ATRIOA

BILBAO INTERNATIONAL ART & FASHION BIAAF
PROYECTO FINANCIADO POR BBK FUNDAZIOA FUNDACION BBK
BIAAF APOYA LOS OBJETIVOS DE DESARROLLO SOSTENIBLE AGENDA 2030