Jardunaldi honek 2020ko Bilbao Bizkaia Design Weeki emango dio hasiera, eta diseinuaren zein industria kultural eta sortzaile (IKS) guztien balioa nabarmendu nahi du beste sektore estrategiko batzuetarako berrikuntza-tresna moduan. Oraingoan, IKSek Aclima klusterrak ordezkatutako euskal ingurumen-sektorearekin lan egiteko garatutako streaming bidez jarraitu ahal izango den jardunaldian aurkeztuko diren agerraldiak eta kasu praktikoak egituratuko ditu.
Programa
Kokapena
Hizlariak
Juan Pastor Bustamante
× Ekonomia sortzailea, pertsonen eta lurraldeen aktibatzailea
Ekonomia sortzailea kultura- eta sormen-industrien (KSI) eta beste industria batzuen artean balioa sortzeko gunerik egokiena da. John Howkinsek 2001ean kontzeptualizatu zuen 'Ekonomia Sortzailea' terminoa munduko hiri eta herrialde askotan inplementatzen ari da. KSIak, klusterrak, hiri sortzaileak eta ekosistema sortzaileak barne hartzen ditu.
Ekonomiaren esparru horretan, enpatiari eta hibridazioari esker, sormen-gaitasuna da gizarte osoa lotzen duen haria. Baina sormen hori familietan, ikastetxeetan, enpresetan, industrietan, gizarte-erakundeetan eta administrazio-erakundeetan garatu behar da. Lidergoak behar dira, ikuspegi estrategikoak diseinatu eta horiek ekimenen bidez aplikatu behar dira, ponentzian ikusiko dugun bezala.
Biografia
Juan Pastor Bustamantek 20 urtetik gorako esperientzia du sormenaren, berrikuntzaren eta kultura- eta sorkuntza-sektorean. Zuzendaritza-postuak bete ditu enpresa pribatuan, administrazio publikoan eta hirugarren sektorean.
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Ikasketak Queen 's University of Belfasten (UK) egin zituen.
Industria Antolatzeko Eskolako (EOI) irakasle-taldeko kidea da ekintzailetzako, sormeneko eta berrikuntzako programa askotan. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Sormen Aplikatuko aditu tituluaren ohorezko irakaslea da.
Sormen Industrien Sareko zuzendaria da; sare hori kultura- eta sormen-sektorea bultzatzeko sustatzen den proiektua da.
Kanpoko aholkulari gisa lan egiten du Espainiako Lankidetza Agentziarentzat (AECID) eta Garapenerako Banku Interamerikarrarentzat (BID), Latinoamerikan eta Kariben kultura- eta sormen-sektorea garatzeko prestakuntzaren, diagnostikoaren eta estrategiaren arloetan.
Gaztelaniazko sormen-industrian aditua izateko hautatua izan da "los 100 de COTEC" deritzon ekimenaren barruan; ekimen hori Berrikuntzarako COTEC Fundazioak sustatzen du.
Artikulu ugari eta bi liburu argitaratu ditu: "Vitamina creativa para mentes inquietas", Opera Prima Editorial etxeak argitaratua, eta "Creatividad e innovación: factores clave para la gestión e internacionalización", ICEX argitaletxeak plazaratua.
Edu Uribesalgo Altuna
× Berrikuntza jasangarria. Proiektu bereziak. Ternua Group
Egiten dugun guztia bat dator planetarekiko eta bertan bizi diren pertsonekiko dugun konpromisoarekin. Ildo horretatik doaz eman ditugun urrats guztiak eta martxan jarri ditugun proiektu berezi guztiak, eta hala izaten jarraituko du etorkizunean ere.
- Colorcycle: Nekazaritzako hondakinak erabiliz gure arropak naturalki tindatzeko lanean aurrera goaz.
- Seacycle: Hiru arrainontzik euskal kostaldean zehar jasotzen dituzten plastikozko hondakinak aprobetxatuz, horiek edukiontzi horiko plastikoarekin nahastu eta kalitatezko arropa teknikoa garatzeko erabiltzen dugun kalitatezko oihala sortzen dugu.
- Artishell: Ardi latxen artilea erabiliz egindako oihal termikoa.
Biografia
Kirolaren sektorean dihardut 1986az geroztik. Nire anaiekin batera sortu ditut honako marka hauek: Astore 1988an, Import Arrasate enpresa 1990an eta Ternua marka 1994an.
Negozioaren hainbat alderditan aritu izan nahiz: retail, marken sorkuntza eta filosofia, produktua, supply eta marketina, besteak beste.
Gaur egun Ternua Groupeko Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria naiz.
Abad
× BIRIBIL: Diseinua, ekonomia zirkularra eta baterako sorkuntza
Biribilek gizakiak eragindako arazo ekologikoei aurre egiten die, ekonomia zirkular baterantz aurrera egiten lagunduz. Eta diseinuaren tresnak baliatuz eta erabiltzaileak prozesuan irmoki inplikatuz egiten du, ideia definitzetik hasi eta inpaktuaren ideiara eta ebaluaziora arte, oreka hirukoitzeko ikuspegi baten barruan: People/profit/planet.
Horretarako, Biribilek bi helbururekin jarduten du: hondakinak eta bigarren mailako lehengaiak dituzten produktuak sortzea/elkarrekin sortzea, eta sortze-prozesua eta horren emaitzak aprobetxatzea herritarrak ingurumenaren arloan sentsibilizatze aldera.
Haren proiektu pilotuan Fadurako (Getxo) eraikin nagusiaren lehen solairuaren banaketa eta altzarigintza jorratzen dira, Thinking Fadura herritarren partaidetzarako proiektuaren esparruan.
Biografiak
Duela urte batzuetatik hona, altzari edo espazio bat diseinatzen hasten garen bakoitzean, oinordetzan jasotakoaren eta aukeratutakoaren arteko aurkarapen traumatikoa sortzen da.
Alde batetik, familiaren eta norbanakoaren historia (enpresa liderren akabera perfektua duten altzariak sortzeko, ekoizteko, banatzeko eta saltzeko ohitura eraginkor eta irabazpidezkoak ohiko oinarri hartuz) eta, oro har, euskal industria- eta kultura-testuingurua; beste alde batetik, gure joera garaikideak (egungo materialak eta teknikak, artisau-balioa, maker-ekimenak, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasuna, bezeroaren lehentasuna) eta gure pertsonen eta joeren adierazpena (enpatia).
Bateratze izugarri horrek lanerako goiz-goizetik jaikitzea eta arratsaldeetan buru-belarri jardutea eskatzen du, berbarako, marrazketaren eta irakurketaren alorretan; izan ere, zenbait kontsulta egin behar dira, gauzei behin eta berriro bueltak eman, barrealdiak eragin bazterkinekin eta objektu irabazleren batekin, bisita maitagarriak egin lantegi eta laborategietara, adeitasunezko ulermena erakutsi fabrikatzaile eta erabiltzaileekiko, akaberako eta kalitateko proba setatsuak bideratu produktu bakar bezain eredugarri baten grial santua aurkitze aldera...
Diseinatzaile independentea da, eta antolakundeekin eta profesionalekin lankidetzan aritzen da, diseinuaren ikuspegi estrategiko batetik, erabiltzailea eta baterako sorkuntza ardatz harturik.
2019az geroztik, Abadekin elkarlanean aritu da Biribil proiektua elkarrekin sortzeko ekintzen estrategian.
Bere kolaborazioetan, diseinu arloko zuzendarikide gisa eta ADN DESIGNen nazioarteko proiektuen arduradun gisa (1990-2018; 400 produktu baino gehiago) lortutako esperientzia ekartzen digu, gure lurraldean diseinuaren balioa sustatzeko ekimenetako parte- hartze eta jakin-min aseezina erakutsiz.
Modu aktiboan parte hartu du Bilbao Design Academy, 2010-2013ren sorkuntzan; hona hemen haren beste ekarpen batzuk: Bilbo Diseinuaren Munduko Hiriburu izateko hautagaitza, 2014; Bilbo UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarerako hautagaitza, 2014; material berritzaileen liburutegi bat ezartzea Bilbon (BiDC, 2015); Basque Design Industries proiektua, EIDE Euskal Diseinuarena, 2017; CO-CREATE (Erasmus+) Europako lankidetza-proiektua (Deustuko Unibertsitatea, 2017-2019).
Brigitte Euskal Herriko Unibertsitateko Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzako Masterreko eta Deustuko Unibertsitateko Diseinu Estrategikoko Masterreko irakasle laguntzailea ere bada.
KIMERA vs KIMERA
× BBDW20ren irekiera amaitzeko, KIMERAvsKIMERA martxan jartzeko balioko duen jarduera parte-hartzailea egingo da. Lan-prozesu horretan, munstrotasunaren metaforarekin eta Z serieko filmen imajinarioarekin jolastuz, ingurumenaren eta ekoindustriaren sektoreen eta kulturaren eta sormenaren sektoreen arteko lankidetza- eta hibridazio-aukerak aztertu nahi dira, aurrean dugun trantsizio ekologiko, sozial eta produktiboa lantzen lagunduko duten proposamen berritzaileak elkarrekin bilatze aldera.
Saioan, parte-hartzaile guztien artean eta bizi dugun krisiari buruz kokatzen lagunduko diguten galdera batzuk oinarri harturik, munstro kimeriko suntsitzailearen presentzia erakutsiko dugu, eta horri aurre egin beharko diogu prozesuaren hurrengo etapetan.
Espedizioan sartuko zara munstro hau aurkitzeko?
KIMERAvsKIMERA BIDC erakundeak elkarrekin sortu duten topaketa da, Aclima, EIDE, KARRASKAN eta Wikitoki-rekin elkarlanean.
Olga Martínek, Aclimako zuzendari nagusiak, eta Ricardo Antónek, kolaboratzaile taldeko kideak, aurkeztuko dute jarduera.