fbpxCRIT KRONOLOGIA DISEINUAREN KRITIKA | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

CRIT KRONOLOGIA DISEINUAREN KRITIKA

CRIT Cronología crítica del diseño

CRIT KRONOLOGIA DISEINUAREN KRITIKA

On line tailerra eta aurkezpena

05:00 pm
07:00 pm
CRIT Cronología crítica del diseño

CRIT Kronologia diseinuaren kritika ikerketa-proiektua da, eta diseinuaren zenbait jarduketa-arlotako kronologietako gaien bildumaren inguruan egituratzen da, helburu hirukoitza lortzeko asmoz: diseinuaren eraldaketa-ahalmenaren zabalkunde-bidea izatea; pedagogiako zein ikerketako tresna izatea irakasle nahiz profesionalentzat, gaur egungo erronkei diseinuaren jarduketako zenbait arlotatik aurre egin ahal izateko; eta diseinuaren kultura sustatzeko bidea izatea..

Premiazkoa da arazo garaikide larrien erronkari aurre egitea, eta CRITek erreferente historikoen ikuspegitik egiten du hori, diseinuaren jarduketa egituraz eta kritikaz berriro zehaztu ahal izateko.

 

2020ko BBDWren esparruan egingo den topaketa honetan, CRIT Kronologia diseinuaren kritika ikerketa aurkeztu eta proiektu horri hasiera emateko arrazoiak zein asmoak partekatu nahi ditugu.

Proiektuan inplikatutako batzuekin batera, Ekologia/Diseinua binomioari buruzko lehenengo ikerlanaren aurrekariak, metodologia eta argitalpena izango ditugu hizpide. Azkenik, gaur egungo paradigma kontuan hartzen duen ariketa prospektiboa egitea proposatuko dugu.

Pandemiaren gaur egungo testuinguruan jardueraren garapena bermatzeko asmoz, on line garatuko da lankidetzapean zein urrunetik lan egiteko eta komunikatzeko aukera eskaintzen diguten tresnen bidez.

Proiektua bultzatu duen Makea Tu Vida, kolektiboko diseinugileak eta kideak diren Alberto Floresek eta Mireia Juanek zuzenduko dute tailerra.

Informazio gehiago: http://cronologiacrit.design