BITXIAK EIDEk antolatutako jarduera berri bat da, Bilboko Udalaren eta Bilbao 700 Fundazioaren babesarekin, «Bilbao Aurrera 2020» Planaren bitartez; belaunaldi eta diziplina desberdinetako bi profesionalen arteko zenbait elkarrizketa dira, espazio komunak eta urrunduak bilatuz gure iraganaren, orainaren eta etorkizunaren artean, zubi gisa erabiltzeko diseinu grafikotik horren gertu dauden diziplina sortzaileen artean, esaterako ilustrazioa, artea edo animazioa.
Urte amaierara arte antolatu ditugun hiru hitzaldietako bigarrenak La Taller eta Erredakzioa espazioen jarduerei erreparatuko die; elkarren ondoan dauden bi espazio dira, hausnarketari, prestakuntzari eta birziklapenari eskainitakoak; etorkizuna eta teknologia zaharkituak dituzte bokazio gisa, eta grabatu klasikoa eta inprenta dira haien ardatz komunak. Moderatzaile Josune Muñoz izango da (Skolastika) eta bertan izango dira Maite Martínez de Arenaza (La Taller) eta Tania Arriaga (Erredakzioa). Jarduera euskaraz izango da