EUSKAL DISEINUAZ dendAZ proiektuan parte hartzen duten artista eta diseinatzaileen proiektuen topaketa eta aurkezpenen agenda da. THIS IS BASQUE DESIGN
Edizio honetan Yolanda Sánchez eta FÁBdeFAB kolektiboaren proiektuak, baita Iñigo Ordozgoitiren lana ere, Acromática. Una Partida Inmortal erakusketaren diseinatzaile grafikoa, “Aldatzen ari den mundua birdiseinatzen” gaiarekin aurkeztuko dira topaketa honetan.
Horrez gain, Pilar Morquillas diseinatzailearen 9xmetrocuadrado proiektu korporatiboa ere ikusgai egongo da, German Design Award 2021 sariaren irabazlea, diseinu jasangarrien kategorian; Azkuna Zentroan inspiratutako edizioa da.
Aurkezpenak azaroaren 23an izango dira, astelehenea, 18:00etan, Kulturen Atrioan, dendAZ, This is Basque Design kanpoaldean; sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.