fbpxPANDEMIAREN GLOSARIOA | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

PANDEMIAREN GLOSARIOA

Glosario de una Pandemia

Nola izendatzen dugu konfinamenduan zehar geure familia ez-odolkidea izan dena? Eta gure egongelan gertatu diren erritual berriak? Nola esaten diogu normaltasuna gorroto izan arren normaltasun horretara itzultzeko nahiaren sentsazioari? Zein izen eman diozu lehen ezagutzen ez zenuen eta orain hiriko zure txoko edo izkina gogokoena denari? Zein hitz erabil genezake denbora motelen balioa nabarmentzea edo besteari beldurra izatea bezalako gauzak espresatzeko?

*PANDEMIA BATEN GLOSARIOA esperimentu kolektiboa da. Pandemia, konfinamendua eta “normalitate berria” nagusi izan diren hilabete hauetan sortutako gai espezifikoak izendatzeko hitzak asmatu eta sortzeko gonbidapena egin nahi dizuegu.

Izenik ez duena existitzen ez denez, orain arte existitzen ez ziren -edo horren ikusgarriak ez ziren- eta aukera eta errealitate berriei erreferentzia egiten dieten gauza horiek guztiak izendatzeko ariketa egin nahi dugu.

Hainbat gauza berreraiki eta birdiseinatzeko erronka planteatu dugun honetan, zergatik ez hausnartu apur bat gertatzen ari zaigunari buruz eta horri izena jarri? Agian horrela aprobetxa genezake eta ona den horretatik eraiki genezake, itzultzerik nahi ez dugun edo bere horretan gelditzeko arriskua duen hori guztia baztertuz.

Oso erraza da: bidali zure terminoa eta definizioa webgune honen bidez: www.glosariopandemia.eus

Zure hitz berria glosarioan txertatuko dugu eta webgunean ikusgai egongo da, edonork izan dezan hori erabiltzen hasteko aukera.

Jasotzen ditugun terminoak birus baten antzera zabaldu eta barreiatuko dira -pegatina formatuan- BBDWn zehar. Adi egon eta lor ezazu bat.

Pandemia baten glosarioari buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu datorren azaroaren 5erako (18:00etan) antolatu dugun online topaketa. Izen-emateak hemen

 

*Pandemia baten glosarioa Bilbon finkatutako TIPI estudioak bultzatutako ekimena da.