06:00 pm
08:00 pm

PORTFOLIO NIGHT ikasle eta gazte diseinugileentzako jarduera da (industriala/produktua, grafikoa/digitala, espazioak, zerbitzuak/estrategikoa...), eta honako hauxe du helburu: haien portfolioak balioestea, zalantzak argitzea, orientazioa ematea eta merkaturatzen laguntzea. Dinamika oso erraza da. Parte-hartzaileek elkarteko, zenbait diziplinatako profesionalekin hitz egiteko aukera izango dute 10-15 minutuz. Oraingoan, COVID-19aren ondorioz gaur egun sortutako osasun-krisira egokituko da jardueraren formatua. Hori dela eta, erabat birtuala izan ahalko da, unea iristean inguruabarren arabera beharrezkoa bada.