ANIMAZIOKO FILM LABURRA, ADIERAZPIDE
DigiPen Bilbaoko ikasleek oso-osorik sortutako animazioko film laburrak haien sentipenen eta kezken adierazpidea dira. Gainera, osagai dituzten elementu guztietan azaltzen dira: gaia, gidoia, storyboarda, pertsonaien diseinua, soinua, musika... Beti-beti, artista moduan dituzten ezaugarri bereizgarriak dira haien zigilua.
Tailerrean, 3Dko animazioko 3 film labur egongo dira ikusgai: “Adlib”, “25%” eta “The garden”, gizarteari begira haien ingurunearekin konpromisoa eta erantzukizuna dituen jokabideak gure gazteen artean duen agerpenaren adierazgarri.
Ondoren, hausnarketa partekatua egingo dugu, honako helburu hauekin bat egiten duen jokabide hori film labur bakoitzean non islatzen den zehazteko: mundu bidezkoagoa BERreratzea, nolako harremanak eta elkarreraginak ditugun BIRzehaztea eta geure balio-sistemak BIRpentsatzea.