Bilbao Bizkaia Design Week 2020 ixteko, birpentsatzeko, birsortzeko, berreraikitzeko jardunaldi bat proposatzen da. Aldatzen den mundua birseinalatu izenburupean, inspirazio-jardunaldi bat egingo da, bi multzotan banatuta:
Lehenengo atalean, Daniel Innerarityk datorren munduari buruz hitz egingo digu, gizarte gisa aurre egin beharreko erronkei buruz, eta Raquel Peltak diseinuak erronka horiei aurre egiteko duen eta izango duen rolari erreparatuko dio.
Bigarren blokeak ikusgarritasuna emango die gure inguruko enpresa eta profesionalei, sorkuntza-sektoretik erronka horietako batzuetara irtenbideak ematen ari baitira – Zainduak-osasuna, hezkuntza, mugikortasuna, ekoizpena, kultura, elikadura, energia... –.
Programa
Kokapena
Hizlariak
- Daniel Innerarity
- Raquel Pelta
- Nerea Díaz. Espacio Open
- Julio Álvarez. Virtualware
- Begoña Pecharroman. "Auzotu"
- Beñat Saratxaga y María Arana. Parkez
- Ixone Busturia. Nuuk Mobility
- Adriana Uribesalgo. Ekomodo
Daniel Innerarity
× Etorriko den mundua
Daniel Innerarityk uste du datorren munduaren ezaugarriak izango direla, dagoeneko ere badira, azelerazioa, ziurgabetasuna, ezagutza, jasangarritasuna, aniztasuna, konplexutasuna, inklusioa, interdependentzia, irekitasuna eta babesa. Innerarityk nozio horiek guztiak labur-labur garatuko ditu, gure gizartea, bere balioak eta helburuak ezaugarritzeko moduko kontzeptuak direla erakutsiz.
Biografia
Daniel Innerarity filosofia politikoko katedraduna, “Ikerbasque”ko ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean, Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria eta Florentziako Europako Institutuko irakaslea da. Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan izan da irakasle gonbidatua, hala nola Sorbonako Unibertsitatean, London School of Economics-en edo Georgetowneko Unibertsitatean. Bere azken liburuak honakoak dira: La política en tiempos de indignación (2015), La democracia en Europa (2017), Política para perplejos (2018), Comprender la democracia (2018), Una teoría de la democracia compleja (2020) eta Pandemocracia. Una filosofía de la crisis del coronavirus (2020).
Ohiko kolaboratzailea da El Pais, El Correo/Diario Vasco eta La Vanguardia egunkarietan.
Besteak beste Saiakerako Euskadi saria, Espainiako Saiakera Sari Nazionala, Eusko Ikaskuntza-Caja Laboralen Humanitate, Arte, Kultura eta Gizarte Zientzien Saria eta Kulturaren Vianako Printzea saria jaso ditu. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Euskal Akademiako kidea da.
Raquel Pelta
× Geu zaintzeko diseinatu
COVID-19aren agerraldi globalaren ondorioz askok uste dute paradigma-aldaketa baten aurrean gaudela eta, ezinbestean, aldaketa horrekin batera ordena ekonomiko, sozial eta politiko berria sortuko dela.
Zaila da iragarpenak egitea mundu post-pandemiko baten gertatuko denari buruz, baina pandemiak agerian utzi duena begi-bistakoa da, hots, oso ahulak garela eta gehiago pentsatu behar dugula zer den benetan garrantzitsua eta gizakiarentzat zer balio duen zaintzak.
Baina, zer egin dezake diseinuak? Zaindu gaitzake?
Hitzaldi labur honetan Diseinuak nola zaindu ditzakeen pertsonak eta gizarteak hausnartuko dugu, ingurumenarekiko eragin negatiboak murriztuz, oro har zerbitzu publikoak hobetuz eta, bereziki, gizarte-berrikuntza bultzatuz, besteak beste.
Biografia
Raquel Pelta diseinuaren ikertzailea eta historialaria da eta bere espezialitatea Gizarte-Disenua da. Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da eta ikertzaile eta erakusketa-komisario gisa egin du lan Espainiako museo nagusietako batzuetan.
Ikastaroak eta mintegiak antolatu ditu unibertsitate eta erakundeetan. Hitzaldiak eman ditu estatuko eta nazioarteko hainbat zentrotan eta argitalpen ugari egin ditu. 2015eko uztailean Ohorezko Laus Saria jaso zuen, "Espainiako diseinuaren historiari eta diseinuaren inguruko proiektuak bultzatzeko gaitasunari eskainitako ibilbidea" aintzatetsiz.
Nerea Díaz. Espacio Open
× Estrategia biralak eta banatuak
Open Espazioa Zorrotzaurreko Uharteko Kultur Zentro bat da. Fab Lab Bilbao Sormen eta Kultura Digitaleko Zentroa ere bada. COVID19aren aurrean Fabrikazio eta Entrega Azkarreko Zentro bihurtu da Bilbo-Bizkaian, 24 orduz. Open Espazioa artearen, teknologiaren eta gizarte gaien arteko elkargunean lan egiten duen kultur elkartea da. Bere egoitza, Bilboko Zorrotzaurreko Galleta Fabrika zaharra da eta do-it-yourself teknologiako jaialdien eszenatokia izan ohi da, hala nola Maker Faire Bilbao edo Open Your Ganbara ekonomia zirkularreko Flea Market-a. Fab Lab Bilbao sormen eta kultura digitaleko zentroa, Cambridgeko (AEB) MITeko Center for Bits and Atoms erakundeak sortutako 1.000 laborategi baino gehiagoko sarean integratuta dago.
Covid-19aren pandemiaren eta munduan Norbera Babesteko Ekipamendu (NBE) eskasiaren ondorioz sortutako gizarte-larrialdiko egoerari aurre eginez elkarteak erabat aldatu zuen bere jarduera eta babes-biserak, aireztapen ez-inbaditzaileko arnasgailuetarako 3D piezak eta birusarekiko eragin altuko arriskuko medikuntzako langileentzako kutxa babesleak moduko elementuak fabrikatzen hasi zen, eta baita ekoizpen-eredu berriekin gure gizarteen beharrizanik larrienak eta premiazkoenak diren Fab Lab eta Maker sareetako katalizatzaile moduan ere: lehen lerroan dauden pertsonak birusaren aurka babestea eta pertsona horiek gaixotasuna transmititzeko ibilgailu gisa jardutea saihestea.
Biografia
Leioako Gizarte Zientzien Fakultatean (UPV/EHU) Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziaduna, Berrikuntza eta Ezagutza Kudeaketako Masterduna, azken 14 urteetan sektore pribatuko eta sektore publikoko proiektuen kudeaketa soziokulturalean egin dut lan, adibidez Jet Lag Bio Gazteentzako Nazioarteko Jaialdia (Bilboko Udala), GASTECH Energiaren Euskal Erakundearen Gas eta Petrolioaren Munduko Gailurra, Grupo Vocento, Consultec, Volkswagen, Donostiako Zinemaldia, BAD Jaialdia (Bilbao Antzerki Dantza) bezalako enpresen urteroko ospakizunak, eta "La Mar de Mujeres" bezalako dokumentalak egin ditu.
Gaur egun Open Espazioko lehendakaria eta zuzendaria da, hamar urteko ibilbidea duena kultura-proiektuen, teknologiaren eta gizarte-gaien elkargunean.
Inguruko hainbat erakundetan laguntzen du boluntario moduan, bai abian jartzen, bai horietan kudeaketa-tresna berritzaileak integratzeko lanean.
https://www.linkedin.com/company/espacio-open
Julio Álvarez. Virtualware
× Errealitate birtuala, prestakuntza medikoaren eta gaixotasun neurologiko eta mentalen tratamenduaren zerbitzura
Errealitate birtuala (eta murgiltze-teknologia guztiak, oro har) behin betiko sartu da osasun-sektorean, prestakuntza- eta entrenamendu-teknikak eta metodoak aldatzeko, bai eta patologia jakin batzuk tratatzeko ere, errealitate birtual hori gai baita mundu errealean garestiak, arriskutsuak edo baita lortu ezinak izango liratekeen ingurune eta egoerak erreproduzitzeko.
Erabiltzailearen esperientziari dagokionez, EB prestakuntza tradizionala baino askoz zirraragarriagoa izan daiteke, eta gai da sentsazioak desblokeatzeko eta, ahalmen horrengatik, trebetasun eta prozedura berriak entrenatzeko tresna izugarri ahaltsu bihurtzen da.
Teknologia murgilkor eta interaktiboetan izan dugun bilakaera hain bortitzak haztegi ikusgarria sortu du, enpresa sortzaile eta profesional sanitarioek esperientzia berriak diseinatu eta gara ditzaten, pazienteei euren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko modu askoz erakargarri, seguru eta dibertigarriagoan.
Biografia
eHealth en Virtualware enpresaren Nazioarteko Negozioaren Garapeneko zuzendaria.
EB/ARko Nazioarteko Elkartearen Osasun Batzordeko Co-Chair-a (http://www.thevrara.com /).
Farmazia- eta osasun-sektorean esperientzia handia du Juliok eta bere ibilbide profesionalaren zati handi bat marketin-posizioetan garatu du, farmazia-industriako hainbat multinazionaletan.
2010ean Virtualware-rekin bat egin zuen, non bere pasio garrantzitsuenetako bi bateratzea lortu zuen: marketin farmazeutikoa eta teknologia. Erlazio profesional berri horri esker orain arteko irtenbide teknologiko sortzaile eta berritzaileenetako batzuk merkaturatzeko aukera izan du, osasun-sektorean asetu gabe dauden beharrei erantzuteko. Teknologia murgiltzaileak, bideo-joko serioak eta osasunaren zerbitzurako gamifikazioa.
Linkedin: linkedin.com/in/jalvarez99
Begoña Pecharroman. "Auzotu"
× Diseñando Barrio
A lo largo de los cuatro meses de confinamiento que vivimos entre marzo y junio de este año golpeado por la COVID19, las fachadas de los barrios se convirtieron en nuestra ventana al mundo. Los balcones nos lanzaron mensajes de ánimo, se convirtieron en espacios desde los que jugar al bingo con el vecindario y hasta fueron escenario de conciertos improvisados. Al mismo tiempo, hubo un significativo despliegue de redes comunitarias para apoyar a aquellos vecinos y vecinas en una mayor situación de vulnerabilidad, redes que en muchos casos siguen activas. Pero también pudimos ver cómo en ocasiones la angustia y la incertidumbre se canalizaban a través de la vigilancia y la intolerancia, un fenómeno que se ha denominado como “policías de balcón”.
'Te llamo' es un ejemplo de cómo, a través del diseño, es posible intervenir para crear condiciones que favorezcan la empatía y la solidaridad canalizando y multiplicando la energía y capacidad comunitaria, desde el convencimiento de que esta crisis deja más claro que nunca que la cohesión vecinal es clave para lograr que las ciudades y las comunidades sean inclusivas, seguras, resilientes y sostenibles.
‘Te llamo’ es también la historia de cómo puede llegar a evolucionar un diseño para adaptarse a diferentes situaciones, superar obstáculos de implementación y aprovechar esas oportunidades que te permiten llevar una idea a la práctica. Porque ‘Te llamo’ es la versión confinada de ‘La Escalera’, y también la precuela de ‘Auzotu’, una iniciativa de la Universidad de Deusto, el Ayuntamiento de Donostia, el Teléfono de la Esperanza de Gipuzkoa y Saiaz Mankomunitatea.
*Te Llamo es una iniciativa de Rosa Jiménez Pereda y Alex Filiatreau que fue seleccionada en el Hackathon Vence al virus de la Comunidad de Madrid, entorno en el que pudo ser prototipada gracias al apoyo desinteresado de un gran equipo: Thamara Gerig, Ester Latorre, Juan Madrigal y Álvaro González Crespo.
Beñat Saratxaga y María Arana. Parkez
× PARKEZLab. Hiria berroneratzeko estrategia parte-hartzailea
Espaloiak handitzeko sistema modularra da Parkez, jendearentzako espazioak sortzeko esku-hartzeak egiteko asmatua. Alternatiba azkarra eta ekonomikoa da eta, gainera, moldagarria eta berrerabilgarria da hiri-espazioa hobetzeko eta pertsonei itzultzeko.
Sistema hiri-laborategi bati lotuta dago; laborategi horrek esku-hartze integraleko metodologia garatzen du (diagnostikorako prozesu parte-hartzailea, esku-hartzearen kodiseinua, gauzatzea eta probatzea), eta hainbat behar eta arazo dituzten hiri-inguruneetan ezartzea errazten du.
Biografiak
Beñat Saratxaga Donostiako ETSAko arkitektoa da; Euskal Herriko arkitektura estudio handietan hamarkada bat egin ondoren 2009an Gentzane Goikuriarekin batera behark plataforma sortu zuen.
Sustatzaile publiko zein pribatuentzako obra berriko proiektu ugariz gain, esan behar da horien artean saritutako lan batzuk nabarmentzen direla, hala nola Gorbeialdeko abeltzain eta albaitari familia batentzako baserria (Egurtek saria 2014), edo Olabeagako Dike kaleko 2. zenbakian dagoen eraikina birgaitzea (COAVN 2019ko arkitektura sarien finalista). behark estudioaren lanaren ezaugarria hiri-birgaitzeari eta -berroneratzeari eskaintzen dion dedikazioa da.
Maria Arana Zubiate arkitektoa da Euskal Unibertsitate Publikoko Donostiako Arkitektura Goi Eskolan. Eskarmentu handia du arkitekturako eta hirigintzako estudioetan egin duen lanagatik. Hiri-antolamenduko plan orokorrak eta partzialak idazten parte hartu du, bai eta egikaritze-proiektuetan eta obra-zuzendaritzetan ere.
Gaur egun, hiri-berrikuntzako bulego bat zuzentzen du, Urbanbat, hiri-berroneratzeko eta lurraldea hobetzeko prozesuak diseinatzen dituena, tokiko erkidegoekin eta administrazioekin lankidetzan. Horrez gain, URBANBATfest Bilboko arkitektura, hirigintza eta berrikuntza sozialeko jaialdiko zuzendarikidea da.
Linkedin: https://www.linkedin.com/company/urbanbat/
Ixone Busturia. Nuuk Mobility
× Adriana Uribesalgo. Ekomodo
× ADRIANA URIBESALGO
Planetaren aldeko ekintzaile bat naizela uste dut.
Benetan uste dut mundua ez dela aldatzen gure iritziarekin, baizik eta gure ereduarekin. Eta ekintza txikiek balio dutela, asko gainera.
Jasangarritasunarekiko nire interesa txikia nintzenetik dator; izan ere, 5 urterekin jakin nuen atuna arrantzatzeko (entsaladilla errusiarrean ikusten nuena bezalakoa), askotan sare bat erabiltzen zela itsas hondoa… eta parean aurkitzen zuen guztia txikitzen zuena. Garai hartan nire obsesioa bihurtu zen beti "Dolphin Safe" zigilua zuten latak edo markak aurkitzea eta latak zigilu hori ez bazuen, ez nuen jan nahi. Nire txikitako ametsa "izurdeen salbatzaile" izatea zen.
Gaztetan, enpresaren munduaz interesatu nintzen eta Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan (LEINN) graduatu nintzen, iraunkortasunaren arloan espezializatuta.