CONSUMER TRENDS 2021
COVID-19aren osteko mundurako kontsumoko eta merkatuko joerak.
Zain daukagun etorkizunak berezko lotura dauka pandemiaren ondorioekin. Normaltasun berrian negozioak egiteko, ulertu egin beharra dago birusak kontsumitzaileen jokabidea aldatu duela, gure kontsumo-gizarteko lehentasunak berrantolatu direla eta ziurgabetasuna gaur egun ditugun ziurtasun bakarrenetakoa dela.
Nolakoa izango da hamarkada? Koronabirusaren osteko munduak lehendik zeuden joerak azkartu eta beste berri batzuk ekarriko dituenez, enpresa-ereduak bilakatu egin beharko dira biziraun eta aurrera egin nahi badute. Susperraldiak beti izan dira garrantzitsuak negozioetan. Merkatuko aldaketa nabarienetako batzuk atzeraldien ondorioz gertatu dira, sarritan lider berriak eta industria berriak sortzen direnean.
Aurkezten dugun txostena geuk egiten dugun ekarpena da, enpresei aukera-egoera berria arakatzen eta zehazten laguntzeko, horretarako, kasu askotan, berrasmatzeko, egokitzeko eta erresilienteak izateko gaitasuna eduki beharko dugula kontuan hartuta. Prest egotea estrategia zuzena da beti, gaurko eta biharko erronkei aurre egiteko orduan.
Saio hori zuzenean emango da eta aurrez aurre egingo da, ezarritako segurtasun-neurri guztiak bermatuta, betiere osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu. Bi modalitateetan parte hartzeko izena eman behar da.