fbpxHORMA MEHEAREN ATZEAN, KARDANTXILOAREN HEZURRAREN ANTZERA | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

HORMA MEHEAREN ATZEAN, KARDANTXILOAREN HEZURRAREN ANTZERA

Código Fuente Audiovisual a cargo de Ingrid Guardiola

HORMA MEHEAREN ATZEAN, KARDANTXILOAREN HEZURRAREN ANTZERA

Ikus-entzunezko iturri-kodea, Ingrid Guardiolaren eskutik

07:00 pm
08:00 pm
Código Fuente Audiovisual a cargo de Ingrid Guardiola

Etxea elementu antropologiko zabalenetakoa da. Haurtzaroko izuak eta izaerako bertigoak proiektatzeko lekua, debekatutakoaren begi ernearen eremua, erabateko irudimena eteten ez deneko gunea. Dena dela, familiako eta generoko zereginen, gizarte-klaseen borroken, desertzioen (moralen, sozialen, espiritualen…) eta ezegonkortasunaren lekua ere bada. Etxea premia eta misterioa da, batzuetan txarrerako eta beste batzuetan salbaziorako den gunea, alegia. Covidaren osteko munduak, denok etxean konfinatuta egon ondoren, gune horri buruzko galderak berpiztu ditu, baita etxeko esparruaren barrualdearen eta “beste mundu” abstraktu eta birtualaren mailan dagoen kanpoaldearen arteko harremanari buruzkoak ere. Bere arriskuak eta distirak barne Covidaren osteko munduan “izan daitekeen etxearen” ideia albainutzen duten ikus-entzunezko uneen konstelazioa da “iturri-kode” hori.

 

Zer da ikus-entzunezko iturri-kodea?

Ikus-entzunezko iturri-kodea formatu hibridoa da, eta ikus-entzunezko konferentziaren zein iruzkindun emanaldiaren arteko erdibidean dago. Formatu eszenikoa da, nolabaiteko jokoa, eta, bertan, gonbidatua bere ikus-entzunezko erreferentzietan murgiltzen da, gai edo ikerketa baten inguruko kontakizuna partekatzeko.

 

Ingrid Guardiola Sánchez

Irakaslea, saiakeragilea, ikus-entzunezko errealizadorea. Humanitateetako doktorea eta Gironako Unibertsitateko irakasle elkartua da. 2017an, bere lehenengo film luze dokumentala estreinatu zuen: “Casa de nadie”. CCCBko programako (2010-2020) Soy Cámara saiakuntza dokumentalerako guneko baterako komisarioa da. “La dimensión poco conocida: Pioneras del cine” ikus-entzunezko proiektuko zuzendarikidea da. 2018an, “El ojo y la navaja: un ensayo sobre el mundo como interfaz” saiakera argitaratu zuen.

Kokapena
Bilborock. Mesedeetako kaia 1, Bilbo

Urbanbat