Tools For After ideien laborategia 2019. urtearen amaieran sortu zen, eta tresnak eskuratzeko deia, ez soilik arkitekto edo diseinatzaileentzat, baizik eta irtenbideak, proiektuak, fantasiak, ereduak edo tresnak emango dituen edonorentzat ere, erabilgarriak izan ahal badira Antropozenoko erronka berrien aurrean. Galdera erraza da: Zein dira Gerorako tresnak? Zer diseinatzea izango da erabilgarria Antropozeno garaian? Etorkizuna aldatu egin da, Antropozenoak denbora eraldatu du eta orain arte erabiltzen genituen arau eta agertoki guztiak zaharkitu egin ditu. Imajinazioa aldatu egin da mundua aldatu egin delako. Baina imajinatzeak ere errealitatea aldatzen du. Imajinatzea diseinatzea da. Diseinatzailea bisionarioa da, aldatzen den etorkizunerako tresnak imajinatzeko betebeharra du. Tools For After egitasmoak Antropozenoko imajinarioaren mapa kolektiboa osatu nahi du, aukerak eta utopiak modu kolaboratiboan esploratzeko.
2020ko apiriletik TFAk hainbat ekimen garatu ditu deialdi nagusiarekin batera: Anthropocene Design Week eta Anthropocene Design Talks. Bi ekimenetan sektore guztietako profesionalak izan dira (irakaskuntza, arkitektura, diseinua, artea, toki administrazioa, idazketa...) eta Antropozenoaren gaiari dagokionez bakoitzak bere ikuspegia aurkeztu du. Orain TFA Bilbao Bizkaia Design Week egitasmora iritsiko da edonori irekitako topaketa zabal baten proposamenarekin; presentzialki zein online ospatuko da, Antropozenoan bizitzeko erabiltzaile eskuliburu bat sortzea bultzatzeko helburuarekin
Zein dira Gerorako tresnak?
Zer diseinatzea izango da erabilgarria Antropozeno garaian?
TOOLS FOR AFTER CALL TO UTOPIA NOW